Síguenos en redes sociales:

UEMAko kide bihurtuko da Berrobi larunbatean

Horretaz gain, batzar berdinean 2023ko balantzea eta 2024ko ildo nagusiak aztertuko dituzte

2023 urtearen hasieran 97 ziren UEMAko kide ziren herriak, eta hainbat herri martxoan batu zirenez, 100 kide izatera iritsi zen UEMA (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea). Mankomunitateko koordinazio taldeko kideek azaldu dutenez, “orain arteko bidea gogoratzeko eta udalerri euskaldunen garran-tzia nabarmentzeko ekitaldia egin zuen UEMAk Azpeitian”, eta, irailaz geroztik, beste zenbait udalerrik egin zuten UEMAko kide bihurtzeko eskaera. Eskaera egin zuten udalerri hauen artean da Tolosaldeko kide den Berrobi, eta larunbateko Mankomunitatearen Batzar Orokorrean onartuko dute, beraz, Berrobi eta beste zenbait udalerri UEMAren kide izatea. Honetaz gain “2023an bideratutako egitasmoen balantzea” egiteko eta “2024rako ildo nagusiak eta ekimenak aztertzeko” erabiliko dute Batzarra udaletako ordezkariek, Mankomunitateko kideek azaldu dutenez.