Errenteriako Osoko Bilkurako Aretoko Valeriano Lecetaren horma-irudiak 50 urte beteko ditu 2024an, eta Errenteriako Udalak efemeride hori aprobetxatu du Xenpelar Tailerren sortzailearen lana berritzeko.
Horma-irudia zaintzeko lanek bi aste iraun dute, azaroaren 13tik 24ra. Funtsean, gainazala modu neutroan garbitu da, berniza kendu gabe. Gainera, zaharberritzaileek pinturazko orban gorriak kendu dituzte, zirrikituen eta beste gune batzuen jasotzeak finkatuz eta hutsuneak berrezarriz.
Valeriano Lecetaren taularen gaineko olio-pintura honek 6×3 metro inguru ditu eta herriaren garai historikoen alegoria da. Obra 1974an amaitu zuen, baina 1998an autoreak berak zenbait aldaketa egin zituen koloreen tonalitatea aldatzeko eta margolanaren zenbait zati egoki-tzeko.
KOR enpresak (Kenia Oteiza Restaura) berrezarri du horma-irudia. Lanean hasi aurretik, Kenia Oteizak berak eta haren laguntzaileak muralaren egoera aztertu eta haren egokitasuna baloratu zuten. Zaharberritze lanean ahalik eta gutxien jardun da, jatorrizko elementuak mantenduz eta obra errespetatuz.