Udaleko Hezkun- tza Departamentuak antolatutako haurren Olentzero eta Mari Domingi Jaialdian parte hartzeko izena emateko epea abenduaren 9ra arte egongo da zabalik. Gutxienez hamar eta gehienez hamabost neska-mutilez osatutako herriko taldeek parte hartu ahal izango dute.

Talde bakoitzak bere taldearen izena agerian eraman beharko du, eta hilaren 24an, Madalen karrikako plazan goizeko 11.30ean aurkeztu beharko dituzte haiek egindako Olentzeroak. Gainera, egun horretan Olentzero abestea ezinbestekoa izango da.

Izen-emateak Gazteen Zerbi- tzuan (Jabier Ugarte kalea, 6) egin behar dira.