Herriko kaleak giro-tzeko eta merkataritzan kontsumoa bultzatzeko helburuarekin, Zumarragako Udalak Gabonetako argiak jarri ditu aurten ere. Pizte ekitaldia atzo arratsaldean izan zen, plazan. Ekitaldi solidarioa izan zen: argiak Ehlers-Danlos baskularra gaixotasun arraroa duen Erin Altzelaik piztu zituen. Ekitaldian bere aita Endikak, bere anai Galderrek eta Rosa Maiza zinegotziak ere parte hartu zuten.

Erinen familia Muevete por los que no pueden elkarteko kidea da. Atzoko ekitaldiaren helburua herrian lan egiten duten boluntarioei babesa erakustea eta beraien lana ikusaraztea izan zen. Endika Altzelaik Udalari eta lagundu dieten guztiei eskerrak eman zizkien. Jon Maia bertsolaria, Arco Iris antzerki taldea, Lurra dan-tza taldea eta Bi-Tartean merkatari elkartea aipatu zituen. Baita Zure irrifarra, nire indarra elkartea ere.

Horretaz gain, Muevete por los que no pueden elkartearen Facebook eta Instagrameko guneetan Erinen gai-tza ikertzearen aldeko bozka eman daitekeela gogoratu zuen. Bozka emateko azken eguna abenduaren 7a da.

Argiak piztu aurretik, txokolate-jana egin zuten udaletxeko arkupean eta Gabonetako photocall bat ere egon zen. Argiak piztu ondoren, trikitilariek herriko kaleetan jo zuten.