Oiartzungo Udalak aurreikusitako proiektu eta plan pribatu zein publikoek bertako errealitate linguistikoan izan ditzaketen eragina ebaluatzeko ordenantza onartu du.

Proiektu hauek onartzeko prozeduretan eta baimena ematerakoan egoera soziolinguistikoan izango duten eragina neurtuko dute, euskararen erabileran kalterik sortzen ez dutela ziurtatzeko eta eragin negatiborik sortzen badu, zuzentzeko neurriak hartzeko.

Ebaluaketaz arduratzeko ELE batzordea sortu du Udalak. Proiektu edo plan berri horiek martxan jarri aurretik euskararentzat mesedegarriak diren funtsezko alderdiak eta hartu beharreko neurriak zein diren zehaztuko ditu taldeak.

Euskara zinegotziak, teknikariak, idazkariak eta ebaluatzen den egitasmoaren inguruko arloko udal teknikariak osatuko dute batzordea, besteak beste.

Aiako Harria Gaztelumendik, Hizkuntz Normalizaziorako zinego-tziak, azaldu duenez, egitasmo publikoek eta jarduera pribatuek “euskararen sustapenari kalterik ez egiteko” sortu dute araudia. “Hizkun-tza batek, biziko bada, bera nagusi den lur eremuak behar ditu, arnasguneak behar ditu”, gaineratu du.

Udaletik azpimarratu dutenez, lurralde antolaketak hizkuntza normalizazioan duen eragina berebizikoa da. Beraz, norbanakoak euskalduntzeaz gain, espazioak euskalduntzea ere ezinbestekoa da euskararen normalizaziorako.

Hortaz, proiektu berriek hizkun-tzaren bilakaeran izango duen inpaktua aztertuko dute.

Euskara Eguna

Euskararen Eguna ospatzeko egitaraua gaur hasiko da Dardara filma proiektatuz.