Gizonezkoei zuzendutako zaintzari buruzko saioa
Astigarragako Udalak antolatuta, hitzaldia gaur 18.00etan Erribera kulturgunean izango da
Astigarragako Udalak egungo zaintza sistemari buruzko gogoeta eragiteko bi hitzaldi antolatu ditu. Lehenengoa atzo burutu zen eta bigarrena gaur izango da 18.00etan Erribera kulturgunean. Bilera euskaraz gauzatuko da.
Bigarren hitzaldiak Gizonak parekidetasunaren bidean: aukerak eta korapiloak izenburua du eta berariaz gizonezkoei zuzendutakoa da.
Gizontasunari eta gizonen ardurei buruzko hausnarketa eragiteko helburua du eta honako gaiak aztertuko dira bertan: maskulinitatea nola eraikitzen eta erreproduzitzen ditugun, gizonen pribilegio egoerak, jarrerak eta egiteko moduak.
Hizlaria Egoitz Arbiol Albeniz antropologoa da eta LGBTI+, feminismo eta gizontasun gaietan aditua. Hiruki Larroxa kooperatibako kide da ere.
Hitzaldiek azaroaren 30eko greba feministarekin lotura dute, zaintzen antolamenduan aldaketa aldarrikatzen delako.
Temas
Más en Bertan
-
“Algunos miembros de Puro Relajo no sabemos dónde vamos a tocar hasta un día antes del concierto”
-
"Recibir el Txapelaundi Saria me ha dado mucha alegría, porque siempre he estado muy vinculado al barrio"
-
Astigarraga cerrará el 18 de agosto Santio Zeharra por obras
-
“Con la ‘eutanasia cero’, el modelo de la perrera ha pasado a ser el de un centro de adopción de perros ”