Tolosa & Co, Tolosako merkatari, ostalari eta zerbitzuen elkarteak Ez izan pakete bat kanpaina jarri du abian tokiko merkataritza sustatzeko asmoz. "Bizitzan bi aukera daude: pakete bat izatea edo etxerako modukoa izatea. Tolosa&Co elkartetik argi dugu zein aukeraren alde egiten dugun, eta zuk?", dio aipatu spotak. Kanpainaren bideoa urriaren 11n argitaratu zuten eta elkarteko kideek primizian ikusteko aukera izan zuten urriaren 19an, Casinoan, ospatu zuten topaketan. Antton Telleria aktorea ere bertan izan zen, spotaren sorkuntzan parte hartu baitu.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
