Larunbatean izango da Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Horren arira, Azpeitiko Udalak hainbat ekimen prestatu ditu herriko elkarte eta eragileekin elkarlanean. Bihar, 12.00etan, elkarretaratzea egingo da plazan, Denon Bizitzak Erdigunean plataformako kideek antolatuta. Bertan azaroaren 30eko greba feminista orokorrera atxikitzeko argazki erraldoia aterako da. Azaroaren 29an, Deskolonialitatea, gorputz-lurraldea defendatzeko solasaldia izango da, Micaella Carbajal Hondurasko mugimendu feministako kidearen eskutik. Abenduaren 11n, berriz, Genero indarkeria adineko emakumeen kontra: ezkutuko errealitatea ezagutzen hitzaldia izango da. Pepa Bojó psikologo feministak eskainiko du. Urte luzez, indarkeria jasandako emakumeekin aritu da terapia lanetan, eta hainbat ahalduntze eskolatan eman izan du prestakuntza. Baigera elkartearekin elkarlanean antolatu da saioa .