Aintzane Usandizaga, Igor Mercado eta Maddi Altuna izan dira 36. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak. Aurten 56 lan aurkeztu dira eta horietatik bost zumaiarrek idatzitakoak izan dira. Sari banaketa datorren asteazkenean izango da arratsaldeko 19.00etan Aita Mari zinema aretoan. Hori eta gero literatura emanaldi musikatua eskainiko da. Bertan egongo dira Iñar Sastre (pianoan), Olatz Prat (kantuan) eta Joxe Mari Iturralde (errezitatzen).
Euskal Herri guztitik aurkeztu diren lan guztien artean, onenak hurrengo hauek direla erabaki zuten epaimahaia osatu zuten idazleek: Ana Urkiza, Castillo Suarez eta Josu Waliño. Udaleko euskara teknikariak idazkari lanak egin zituen bakarrik, botorik eman gabe.
Gauzak horrela lehen saria Ain-tzane Usandizaga Lopezek irabazi zuen. 3.000 euro irabazi zituen Oinak ipuinari esker. Epaimahaiari ipuina oso ondo idatzita dagoela iruditu zaio. Aintzane lehenago ere saritua izan da Julene Azpeitia ipuin lehiaketan. Izan ere 2014. urtean ere lehen saria irabazi zuen.
Bigarren saria 1.500 eurokoa izan da eta Igor Mercado Azcuenagak irabazi du Delineatzaile Erretiratua lanarekin. Erretiratu berria den pertsona baten pasadizo bat konta-tzen du bertan.
Zumaiako onenaren saria, berriz, Maddi Altuna Galfarsororentzat izan da Omatofobia ipuinagatik. Epaimahaiek adierazi dutenez ipuinaren istorioa arrunta izanik ere, oso ondo idatzita dago eta freskotasuna dakar.