Hondarribiko Udalak txirrindak garbitzeko gune bat kokatu berri du Amute auzoan, komun publikoaren ondoan.

Estitxu Urtizberea zinegotziaren hitzetan, “guretzat hirian zehar mugitzeko txirrindaren aldeko apustua ezinbestekoa da, eta horren adibide argia da ekimen hau. Aurrekontua 5.165 eurokoa izan da”.

Aldi berean, Urtizbereak gogorarazi zuen orain dela hiru urte Udalak Bidasoa Ibilbidean eta Foru kalean txirrindak konpontzeko bi gune jarri zituela. Gainera, zinegotziak aitortu zuen txirrindulariek gune horiek asko erabiltzen dituztela.

“Txirrindaren zaleek orain gune berri hau erabili ahal izango dute txirrindak garbitzeko, eta hala, ahal den neurrian hirian zehar txirrindaren erabilpena areagotzea da bilatzen dugun helburu nagusiena, mugikortasun jasangarriago baten bidean”, amaitu zuen zinegotziak. .