Lezoko udaletxeak herritarren kezkak eta iritziak jaso nahi ditu
Galdeketa epea abendura arte luzatuko da eta alkateak bizilagunei erantzuteko tartea hartzeko eskatu die
Lezoko Udal Gobernuak hauteskunde kanpainan agindu zuen bezala, herritarren kezkak, zalantzak eta desioak entzun nahi ditu, etorkizuneko erabakietan kontuan hartzeko. Horretarako, aste honetatik abendura arte, herritarrek inkesta zabal batean parte hartu dezkete, gehienak telefono bidez izango dira.
“Bizilagunei herriaz orokorrean, Udalaren kudeaketaz eta hurrengo urteetara begirako proiektuez galdetuko diegu. Lan hau egiteko Aztiker ikerketa gunearen laguntza izango dugu”, adierazi du Iker Salaberriak, Parte-hartze zinegotziak.
Herritar guztien lagun adierazgarria izan dadin, 360 herritarren iritziak jasotzea aurreikusten da. “Deia jaso ezkero, askoeskertuko genuke herriko bizilagunek erantzuteko tartetxo bat hartzea; hamar minutu inguru iraungo duten elkarrizketak izango dira eta jasotako informazioa oso baliagarria izango zaigu”, azpimarratu du, Mikel Arrutik, Lezoko alkateak.
Alkatearen hitzetan: “Herria denok osatzen dugu eta eragileen eta herritarren iritziak kontuan izan nahi ditugu etorkizuneko erabakiak adostuak eta egokienak izan daitezen”.
Inkestak legegintzaldi hasieran eta amaieran errepikatuko dira, iritzi horien bilakaera aztertzeko.
Parkeen azterketa
Herritarren parte-hartzea legegintzaldi honetan suspertu nahi dute eta honen adibide bat duela egun batzuk abian jarri den parke sarea eraberritzeko azterketa da.
Udalari hainbat gurasoen kezkak iritsi zitzaizkion eta lanketa egiteko konpromisoari heldu dio. Lehenengo fasean haur eta nerabeekin bilerak egingo dituzte.
Temas
Más en Bertan
-
Arrasate: luz verde a la primera ordenanza de terrazas
-
Ezezagunok vuelve este sábado al Amaia de Irun con su premiada obra 'Exacticamente Diversa'
-
Goierri MoHerri firma una de las mejores recaudaciones estatales en 'Movember 2025'
-
En marcha las votaciones para elegir a los deportistas y a los voluntarios del año en Azpeitia