Zumarraga: Zure Irrifarra, Nire Indarra elkarteko bost kide, Behobia-Donostian
Endika Altzelaiak bere alabak asko gozatu duela eta maratoian parte hartu nahi duela adierazi du
Aurtengo Behobia-Donostia lasterketan Zure Irrifarra, Nire Indarra elkarteko bost kidek parte hartu dute. Horien artean, Erin Altzelai Martinez-Campos zumarragarrak eta Mikel Fernandez Etxaniz legazpiarra. Beste hirurak Amets Vega Lopez (Eibar), IakesLopez Imaz (Idiazabal) eta Urdin Mendiola Igartua (Oñati).
Bost parte hartzaileak orgetan joan dira eta orgak boluntarioek bultzatu dituzte. Orgak bultzatu dituztenen artean Erinen aita dago, Endika Altzelai. Erinek asko gozatu du. “Oso pozik dago. Donostiako maratoia ere egin behar dut eta Erinek berak ere egin nahi duela esan dit. Ez dut uste posible izango denik…”, aipatu du Altzelaik.
Zure Irrifarra, Nire Indarra ekimena 2019an sortu zen, Orkli kooperatibaren laguntzarekin. Iakes Lopez Godoyk sustatu zuen, urritasun funtzionala duten pertsona guztiei kirola egiteko aukera emateko. Kasu honetan, beren ezintasun baldintzengatik modu natural eta propioan egin ezin dituzten atletismo lasterketetan parte har-tzeko. Elkartea Gipuzkoa mailan dago eratua eta Gipuzkoako hainbat herritako pertsonek parte har-tzen dute
Gozamena
Elkarteko kideek lasterketetan parte hartzeak beraien senitartekoei bizipoza ematen diela aipatu dute. “Ikaragarri gozatzen dute lasterketetan. Abiadura sentsazioa eta jendearen txaloak eta animoak asko eskertzen dituzte. Askatasun eta errekonozimendu momentu bat da beraientzat”.
Ekimenak bi helburu ditu: pertsona hauek kirola egitea eta jendeari beraien errealitatea ezagutaraztea. “Hori dela eta, boluntarioen papera ere oso garrantzi-tsua da: lasterketetan parte hartuz, jendeari lan hau guztia erakusten diote”.
Temas
Más en Bertan
-
Arrasate: la Policía Municipal advierte de que el audio sobre los robos viralizado por WhatsApp es "falso"
-
‘Hondarribia-Itsas Herria’ jardunaldien bigarren edizioa ospatuko da maiatzaren 15etik 18ra
-
La fiesta del Día de las Letras Gallegas volverá a inundar de música y alegría el parque Urkizu de Eibar
-
¿Hay un problema de vivienda vacía en Beasain?