Getariako Askizu auzoko San Martin jaiak bihar hasiko dira eta igandean amaituko dira.

Festetako lehen ekintza bihar izango da 21.30ean. Mus txapelketa egingo dute eta ondoren afaria egingo dute. Larunbateko lehen ekitaldia, aldiz, meza nagusia izango da. Goizeko 11.00etan egingo da eta ondoren txakolin dastaketa izango da. Gauean auzoko afariaren txanda izango da eta hori amaitutakoan Izer eta Alabierren erromeriarekin festak aurrera jarraituko du.

Askizu auzoko San Martinak, esan bezala, igandean amaituko dira eta haurrentzako jolasak egingo dituzte eguerdiko 12.00etatik aurrera. Hori amaitu eta gero Herri Kirolak izango dituzte. Pentatloian, Iñigo Landak eta Joseba Arakamak hartuko dute parte. Harriak jasotzen, aldiz, Udane Ostolazak eta Jokin Eizmendik hartuko dute parte. Bitartean Enbilen Pepitak trikitlari eta panderojoleek girotuko dute goiza.