Igande honetan, azaroaren 12an, Bizkaiko kostaldera joango dira Inda Mendi elkartekoak. Elantxoben autobusak bira emateko duten tornutik abiatuko dira eta lehenbizi Ogoñoko muinoa inguratuko dute. Altxarreko tontorretik Urdaibaiko Erreserbaren bistak izango dituzte. Guztira hamabi kilometroko (655 metroko desnibelarekin) goiz-buelta egingo dute.

Izena eman daiteke jada Zumaiako estankoan edota www.indamendimb.eus webgunean. Autobusa goizeko 7.30ean irtengo da Patxita Etxezarretako geltokitik eta helduek zazpi euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek, aldiz, bost.