Gaurtik igandera arte Hitzen Lihoa burutuko da Oiartzunen, herritar talde batek antolatuta. Aurtengoa seigarren edizioa izango da eta gai nagusia utopia izango da.

Ekimen honen helburua literatura, antzerkia, musika, bertsoa eta arte plastikoak ardatz hartuta, kulturari beste plaza bat ematea da. Horretarako sei ekintza antolatu dituzte. Hasteko, gaur 19.00etan Landetxen manifestua irakurriko da eta ondoren Danele Sarriugartek ida-tzitako eta Miren Narbaizak musikatutako Popperra, afterra, utopia emanaldia ikusteko aukera izango da (gonbidapenak: sarrerak.oiar- tzun.eus).

Bihar, 19.00etan, Utopia edo distopia: norantz goaz? pote filosofikoa izango da Landetxe tabernan Alba Garmendiaren eskutik.

Ostiralean, 18.30ean, Landetxe kultur aretoan Utopia: espekulazio-ariketak hitzaldia eskainiko dute Lorea Agirrek eta Harkaitz Canok Oier Guillanek gidatuta (gonbidapenak: sarrerak.oiartzun.eus).

Asteburuan tailerrak Arizmendienean, Jausiz eta Hitz Esana emanaldia Landetxen (sarrerak hamar eurotan webgunean edo leihatilan), irakurketa jarraitua eta bertso-bazkari literarioa izango dira.