Astigarragako Udalak herritarren artean harreman osasuntsu eta parekideak eraiki-tzeko helburuarekin doako bi ekimen jarri ditu martxan. Batetik, 16 urtetik gorako herritarrentzat ZiRRara sexu aholkularitza zerbi-tzua eta bestetik, haur eta nerabeen-tzat sexu heziketa tailerrak. Bi ekimenak azarotik ekainaren amaiera bitartean gauzatuko dira.

ZiRRara zerbitzuari dagokionez, gaur hasiko da martxan eta erabili nahi duten 16 urtetik gorako norbanako, bikote eta gurasoek aurrez aurreko arreta jaso ahalko dute asteazkenero Kultur Etxe Zaharreko beheko solairuan, 16.00etatik 19.00etara.

Udaletik aditzera eman dutenez, jakin-minari erantzuteko eta genero estereotipoetan oinarritutako harreman sexualak gainditzeko, aholkularitza gune profesional bat, konfidentziala, osasun zentroen zerbitzu osagarri gisa, herritarren eskura jartzea erabaki zuen.

Aholku zerbitzu honetan gorpu-tza, desira, sexualitatea eta harreman afektibo-sexualei buruzko zalantza, zailtasun eta informazio beharrei erantzungo diete. Gai ani-tzak landu daitezke bertan, besteak beste, honakoak: seme-alabak edukitzean ala horiek bilatzeko prozesuan erotismoa mantentzea; pertsonen artean plazer eta praktika alternatiboak izaten ikastea bizi-tzako fase ezberdinetan; sexu identitate edo desira orientazioan zalan-tzak argitzea; jeloskortasuna eta ez-ulertzeak bikote monogamo eta ez monogamoetan; sexting, pornografia eta sare sozialen bitarteko gertakarien zalantzak edota kezkak argi-tzea; sarketarekin zailtasunak konpontzea (tentetzea, isurtzea, mina...) eta seme-alaben sexu-hezkuntzarako irizpideak jasotzea. Informazio gehiago jaso daiteke astigarraga.eus/sexu webgunean.

Zerbitzua erabiltzeko beharrezkoa da aldez aurretik txanda hartzea, zirrara@astigarraga.eus helbidera idatzita edo 747 493 457 telefono zenbakira deituta. Gainera kontsultak online ere egin ahalko dira zirrara@astigarraga.eus helbidean edo 747 493 457 telefonoan (Whatsapp bidez).

Bestalde, haur eta nerabeentzat sexu heziketa saioak Astigarragako Herri Eskolan eta Arantzazuko Ama institutuan burutuko dira. Ikasleei, tutoreei eta gurasoei zuzendutako hainbat saio emango dira berdinen arteko bizikidetza eta harreman afektibo-sexual osasuntsu eta parekideak lantzeko.

Horrez gain, gaztelekuan hamabi eta hamasei urte bitarteko erabiltzaileei zuzendutako tailerrak izango dituzte bertan eta nerabeek harreman afektibo sexualei buruzko zalantzak eta kezkak argitu ahalko dituzte.