Errenteriako Inauterietako Batzordeak jai parte-hartzailea antolatu nahi du. Horretarako, herria, tabernak, dendak, kuadrillak… gai zehatz baten inguruan mozorrotzeko deia egin dute eta gaia hauta-tzeko, herritar guztien artean galdeketa jarri dute martxan.

Hala, herritarrek Inauterietako Batzordeak proposatutako sei gairen arteko aukeraketa egin ahal izango dute: Atrakzio parkeak, Musika, Munduko kultura, Drag Queen eta Munduko inauteriak.

Botoak azaroaren 6ra arte jasoko dituzte, Zertaz mozorrotuko zenuke Errenteria 2024ko inauterietan? lelopean. Lekuona Fabrikan, udaletxean, Xenpelar Etxean eta Fanderia eta Galtzarabordako kiroldegietan kutxa bana jarri dute eta bertan sartu beharko dituzte herritarrek boto-orriak.

Zenbaketa egin ondoren, azaroaren 15ean jakinaraziko dute boto gehien jaso dituen gaia zein izan den.