Bihar egingo den Donibane Lohizune-Hondarribia lasterketa dela eta, trafiko desbideraketak egongo dira 10.30ak eta 13.30ak bitartean. Alde batetik, Alde Zaharretik ateratzeko Denda kaletik eta Juan Laborda kaleak erabili beharko dira, Kale Nagusia eta Arma Plaza itxita egongo dira eta.

Bestalde, Hondarribira sartzeko autoek bide hau jarraitu beharko dute: Mendeluko biribilgunea, Ospitale Komarkalerako bidea, N-I, Amuteko semaforoa, Kostako errepidea, Txiplaoko biribilgunea eta Jaizkibel Etorbidetik edota Harresilanda kaletik aurrera egin. Aldi berean, Portu Auzoko irteerako trafikoa San Kristobaletik, Iturri berriko biribilgunetik eta Santa Engraziatik egingo da.

Azkenik, gaur hasita eta biharko eguerdira arte ezingo da aparkatu Bernat Etxepare eta Sabin Aranan kaleetan, ezta Zumardian ere.