Datorren urteko aurrekontuak prestatzeko momentua iritsi zaio Getariako Udalari. Horregatik herritarrekin elkarlanean egin nahi duen parte-hartze prozesua martxan jarri du. Bertan getariarren ideiak, proposamenak eta beharrizanen berri izatea da helburua.

Ekarpenak bi modutara helarazi daitezke: Udalaren webgunean (www.getaria.eus) dagoen galdetegian eta udalean dauden parte-hartze paperetan. Galdetegia urriaren 22ra arte egongo da zabalik. Horrez gain, auzoetan zuzeneko bi batzar deialdi egin dituzte. Azaroaren 8an Miako elkartean egongo dira eta 9an Askizuko elkartean. Biak 20.00etan.