Aurrekontu parte-hartzaileak Getarian
Urriaren 22ra arte egongo da udalari ideiak eta proposamenak helarazteko aukera
Datorren urteko aurrekontuak prestatzeko momentua iritsi zaio Getariako Udalari. Horregatik herritarrekin elkarlanean egin nahi duen parte-hartze prozesua martxan jarri du. Bertan getariarren ideiak, proposamenak eta beharrizanen berri izatea da helburua.
Ekarpenak bi modutara helarazi daitezke: Udalaren webgunean (www.getaria.eus) dagoen galdetegian eta udalean dauden parte-hartze paperetan. Galdetegia urriaren 22ra arte egongo da zabalik. Horrez gain, auzoetan zuzeneko bi batzar deialdi egin dituzte. Azaroaren 8an Miako elkartean egongo dira eta 9an Askizuko elkartean. Biak 20.00etan.
Temas
Más en Bertan
-
Usurbilek pediatra postua berehala betetzeko eskatu du
-
Zarautz empieza a sacar los disfraces para los carnavales
-
Cáritas refuerza su apoyo social en Aretxabaleta con 87 personas atendidas en un año
-
"Cerramos hoy, pero recibimos pedidos como si fuera Navidad; en el obrador ya me han dicho que no coja más encargos"