Lasarte-Oriako Aterpea elkarteak urriaren 28ra arte Gozatu! kanpaina martxan jarri du. Ekimen honetan 62 saltokik eta zerbitzuk eta zortzi tabernak parte hartzen dute.
Beraz, hilaren 28ra arte, parte hartzen duten denda eta zerbi-tzuetan gasturen bat egiten duten herritarrek txartel itxi bat jasoko dute. Txartel batzuek zuzeneko saria izango dute: parte hartzen duten ostalaritza establezimenduetan dastatu beharreko pintxo bat. Gainerakoek, izena eta telefono zenbakia bete ondoren, erosketa txartelen zozketan parte hartuko dute. 2.000 euro banatuko dira.
Guztira 9.450 txartel dira, eta horietatik 800 zuzeneko saria dira, Pintxo Aterpea izeneko pintxoa. Txartel irabazle bakoi-tzean zein tabernatan kontsumitu behar den adierazten da, eta azaroaren 5a baino lehen trukatu beharko da. Taberna bakoi-tzak erabakiko du zein pintxo emango duen sari gisa.