Aizkibel Udal Liburutegiak haurrei zuzendutako eskaintza zabala du hasi berria den ikasturtean. Urrian hasi eta maiatzera bitartean hilabetero ekintza ezberdinak izango dira. Udal luburutegitik adierazi dutenez, besteak beste, ipuin kontaketa saioak, zientzia tailerrak, idazketa lantegiak, itzal-argien taillerak eta abar eskainiko dira, haurrek gozatuz, entretenituz, ikasi dezaten.

Ikasturtean antolatu diren ekintzak bost eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude eta aldiro jakinaraziko dira jarduera bakoitzaren datak eta orduak Azkoitiko Udaletik adierazi dutenez.