Orioko kultur etxeko igogailua berrituko dute gaurtik aurrera. Udalak iragarri du bihartik aurrera kultur etxea itxi egingo dela eta bi aste egongo dira lanean, gutxienez. Hasierako iragarpenen arabera, urriaren 22ra egongo da itxita eta 23an zabalduko dira bertako zerbitzu guztiak.

Gauzak horrela, ezingo da liburutegira sartu eta mailegu berririk egin, ezta ikastarorik edo kultur ekitaldirik antolatu ere. Liburutegian maileguren bat eginda daukanari automatikoki luzatuko zaio itzulera epea urriaren 30era arte. Ezin da kultur jarduerarik programatu hilabete amaiera arte.