Orioko kultur etxea bi astez itxita egongo da
Izan ere igogailua berrituko dute eta liburutegiko maileguak 30era arte luzatuko dira automatikoki
Orioko kultur etxeko igogailua berrituko dute gaurtik aurrera. Udalak iragarri du bihartik aurrera kultur etxea itxi egingo dela eta bi aste egongo dira lanean, gutxienez. Hasierako iragarpenen arabera, urriaren 22ra egongo da itxita eta 23an zabalduko dira bertako zerbitzu guztiak.
Gauzak horrela, ezingo da liburutegira sartu eta mailegu berririk egin, ezta ikastarorik edo kultur ekitaldirik antolatu ere. Liburutegian maileguren bat eginda daukanari automatikoki luzatuko zaio itzulera epea urriaren 30era arte. Ezin da kultur jarduerarik programatu hilabete amaiera arte.
Temas
Más en Bertan
-
Eibar se dota con 40 nuevas plazas de guardería para niños de 0 a 2 años
-
Arrasate: Emakume Txokoa despliega su programación hasta junio con formación, cultura y mirada feminista
-
Errenteria renovará equipamientos para menores de edad
-
La XIII edición del Ordizia Urpekoak Saria se celebrará este sábado