Bihar Lezoko I. Antzerki Testu Laburren Lehiaketaren finala izango da Herri Eskolako patioan. Txapelketara 18 testu aurkeztu ziren eta epaimahai profesional batek aukeratutako sei finalisten lana ikusteko aukera izango dute ikusleek doan. Alabaina, testu irabazlea zein den publikoak bozkatuko du.

Festa 19.30ean hasiko da DJ La Bravaren musikarekin. Une gorena 20.00etan hasiko da, non sei aktoreek egokitu zaien testuaren irakurketa dramatizatua egingo duten zuzenean. Idoia Hernandez Hatxe musikariak zuzenekoarekin lagunduko du, testu horien irakurketarentzako musika inprobisatuz. Festa osoa bi aktorek dinamizatuko dute, Miren Gaztañagak eta Xanti Agirrezabalak.

Lehenik hiru irakurketa egingo dira eta gero beste hiru. Atsedenaldirako ikusleek bokata eramatea proposatu dute.

Partaide guztiek txanpai botila jasoko dute eta irabazleak 1.000 euroko saria izango du.