Asteburu honetan, Ondarearen Europako Jardunaldien baitan, Oiartzungo eta inguruko ondarea ezagutu eta bertako naturaz gozatzeko planak egiteko aukera izango da. Konkretuki, larunbatean Planoburu ezagutu ahalko da eta igandean Arditurrin orientazio jolasa antolatu dute.

Oiartzungo Udaletik aditzera eman dutenez, Artikutzako Trenaren Lagunak boluntario taldea Planoburuko eremua zaindu eta osa-tzen dabil auzolanean.

Hortaz, larunbatean trenaren eta inguruaren historia kontatu eta ingurua ezagutzeko txangoa antolatu dute. Parte-hartzaileak 9.30ean abiatuko dira Eskaseko aparkalekutik eta bertan amaituko dute ibilaldia, 13.30ean. Aldaparik gabeko bidea dela jakinarazi dute.

Ekintza doan da, baina aldez aurretik izena eman beharko da (artikutzanatura@donostia.eus helbidera idatzita edo 679 612 016 telefonora deituta).

Bestalde, igandean, Iparra galdu gabe orientazio jolasa antolatu dute Arditurriko parketxean.

10.30etik 12.10era, 20 minuturo antolatu dituzte txandak. Hiru euroko prezioa du haurrentzat eta bost eurokoa helduentzat. Informazio gehiagorako edo izena emateko arditurri@gipuzkoanatura.eus helbidea edo 943 495 069 eta 688 895 068 telefonoak daude.