Oiartzunen auzo batzarrak antolatu dira legealdi plana azaltzeko
Bilerak urriaren 2tik 19ra burutuko dira eta 2024ko aurrekontu proposamena ere aukeztuko da
Datorren astetik aurrera, Oiartzungo Udal Gobernuak auzoko bilerak burutuko ditu herritarrei 2023-2027 legealdiko plana eta 2024ko aurrekontua aurkezteko. Era berean, ekarpen gehiago bildu nahi dituzte plana aberasteko.
“Oiartzuar guztien bizitza hobetzeko” lan egingo dutela adierazi du Joana Mendiburu alkateak, “herritarrekin eta Oiartzungo eragile sozial eta agente ekonomikoekin batera”. Planean herritarren lehentasunak jaso dituztela azpimarratu du alkateak.
Oiartzungo Udalean ohikoa den lanketa publiko-komunitarioan sakondu eta “arlo gehiagotara” zabaldu nahi dute: energia, sozioekonomia eta elikadura esparruetara, besteak beste. Elkarlan publiko-komunitarioa martxan jarriko dituzten “egitasmo guztien oinarria” izango dela nabarmendu du.
Egutegia honakoa da: urriak 2, Ergoienen, Auzokalte elkartean; urriak 3, Karrikan, Artaso elkartean; urriak 4, Elizalden, pleno aretoan; urriak 9, Altzibarren, auzo lokalean; urriak 10, Iturriotzen, auzo lokalean; urriak 16, Arraguan, Aldeguna elkartean; urriak 17, Ugaldetxon, auzo lokalean; eta urriak 19, Gurutzen, Bizardia elkartean.
Batzar guztiak 19.00etan hasiko dira.
Temas
Más en Bertan
-
Oñati celebra su Jubilatuen Eguna con un homenaje de gratitud y rostro de mujer
-
Pasaiako festen hasiera ekitaldia larunbatean izango da San Pedron
-
Arrasate avanza hacia un municipio más inclusivo construido desde una perspectiva plural
-
La más veterana de la residencia Arangoiti de Beasain ha cumplido 102 años