Igandean izango den Kilometroak Eguna dela eta, Errenteriako hainbat kaletan trafiko mozketak izango dira 8.00etatik 22.00etara.

Moztuko diren tarteak honakoak dira: María de Lezo, Andoni Korta bidegurutzetik; Nafarroa etorbidea, Galizia eta Santa Klara biribilguneen artean eta Biteri, Juan de Olazabal bideguru-tzetik. Lezoko zubia ere trafikoarentzako moztuta izango da.

Hauez gain, Altamirako biribilgunean mozketa egingo da ordutegi berean eta ezingo da bertatik herrira sartu.

Gainera, egun horretan, 7.00etarako erdiguneko jai eremuak ibilgailuz libre egon behar du.

Hortaz, bisitariei garraio publikoan etortzeko gomendioa luzatu zaie. Lurraldebusek E01 eta E02 lineak indartuko ditu eta E06ak zerbitzua emango du egun horretan (Garberara sartu gabe). Euskotrenek ere bere zerbitzuak maiztasun handiagoarekin eskainiko ditu.