Skate eta emakumea protagonistak Azpeitian
Ikastaro bat, tailer feminista bat, erakustaldi bat eta argazki lehiaketa izango dira irailak 30ean
Azpeitiko Udalak Emakume Txokoko ekintzen baitan, skate ikastaroa eta ikuskizuna antolatu ditu irailaren 30erako. Ikastaroaren helburua, skateari buruzko iritziak eta ikuspegi anitzak partekatzea da. Skater estereotipoa aztertuko da eta kultura skater horretan, emakumeen papera zein izan ohi den aztertuko da. Gainera, skate parka,emakumez eta feminismoz beteko da. Izen ematea, irailaren 27ra arte izango da zabalik Emakume Txokoan.
Egitaraua bi orduko iraupena izango duen skate hastapen ikastaro batekin hasiko da (10.30-12.30). 12 urtetik gorako adina duten ikasleentzat izango da. 13.00etatik 14.00etara, berriz, Skate, proposamena feminista tailer parte-hartzaileren txanda izango da.
Egitarauari arratsaldean emango zaio jarraipena. Emakume skaterren erakustaldia 17.00etan hasiko eta saioarekin batera argazki lehiaketa bat ere.
Temas
Más en Bertan
-
Hernani ha ejecutado el 38,5% del plan de Gobierno
-
Los vecinos del barrio Arriaga de Elgoibar ya pueden atravesar con seguridad la N-634
-
Liburutegia Denontzat celebra el fin de la "discriminación" de los niños en la biblioteca municipal de Deba
-
El festival de pelota del 1 de julio traerá a pelotaris de primer nivel a Irun