Zarautzek udan egindako euskara ikastaroengatik dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du.
Espreski, 2023ko uztailetik irailera bitartean egindako ikastaroetan emango dute laguntza zarauztarrei.
Laguntza horiek lortzeko betebeharreko baldintzak hurrengo hauek dira: Zarauzko udalerrian erroldatuta egotea, dirulagun- tza xede den ikastaroak irauten duen bitartean. Azkenik, ikastaroko orduen %80a bete beharko da, gutxienez.
Eskaerak bi modutara aurkez daitezke. Lehenengoa Udaletxean izango da (HAZ-Herritarren Arreta Zerbitzua, Kale Nagusia 29) astelehenetik ostiralera (7.30-15.00) eta ostegunetan (17.00-19.00). Laguntzak eskatzeko bigarren aukera udal zerbitzu telematikoen bidez izango da.
Dirulaguntzak eskatzeko epea urriaren 5ean amaituko da. Informazio gehiago nahi duenak www.zarautz.eus webgunean lor dezake.