Azoka berezia egingo dute Asteasun igandean
Goizean hasi eta 19.30ak arte lehiaketak, erakusketak eta erromeria egingo dituzte, besteak beste
Igandean azoka berezia ospatuko dute Asteasun. Udaletik jakinarazi dutenez, goizean 10.00etan hasi eta 14.00ak bitartean izango da azoka, eta arratsaldean 17.00etan hasiera eman eta 19.30ean itxiko dituzte ateak. 10.00etan, azokari hasiera emateko, ganaduaren erakusketa egingo dute. Jarraian, 11.00etan, txekor-erre pintxoak salduko dituzte eta haurrentzako Astotrek-eko lagunen eskutik asto ibilaldiak egingo dituzte. Goizarekin amai-tzeko, 12.00etan arroz-esne lehiaketaren sari banaketa izango da. Arratsaldean berriz, Zurgai herri kirol taldearen erakustaldia izango da eta festari amaiera emateko Jone eta Juleneren eskutik erromeria izango da.
Temas
Más en Bertan
-
Errenteria: Hibaika estrena nuevo almacén para sus embarcaciones
-
Benigno Rodríguez se hace con el primer premio de la 56ª edición del Concurso de Pintura al Aire Libre de Deba
-
Se alquila restaurante con parking, parque infantil... y Olentzero
-
Nueva fase para la red de bidegorris de Bergara: arrancan las obras en la calle Urteaga