Pasa den ostiralean Gipuzkoako Mugikortasun astearen aurkezpena egin zuten Tolosan Jose Ignacio Asensio Jasangarritasun diputatuak eta Azahara Dominguez Mugikortasun, Turismo eta Lurralde antolaketa diputatuak. Asensiok aurkezpenean azaldu zuenez, irailaren 24ra bitarte Tolosa izango da egitasmo honen kokaleku, eta Donostia, Irun, Errenteria, Lasarte-Oria, Zarautz, Azpeitia, Bergara, Eibar, Zumarraga eta Legazpi ere hartuko ditu bere gain, besteak beste.

“Mugikortasun ohiturak alda- tzeko” helburuarekin, zenbait proiektu jarri dituzte martxan, eta Asensioren hitzetan, “egitasmoak indar berezia jarri nahi du gazteengan, bizikleta gehiago erabili dezaten”. Horretarako, bizikletak dohain konpontzeko aukera izango da Tolosan ostiralera arte, besteak beste. Izan ere, Mugi txartela erakutsita ekimenean parte hartu duten Gipuzkoako hamaika dendetako batean, irailaren 15etik 24ra, bizikleta berrikusteko aukera izango dute erabiltzaileek. Tolosaren kasuan Begiristain Txirrinduak dendara eta Arsuaga Bizikletak dendara jo daiteke. Gainera, aipatutako bi denda horietako batera jotzen duten txirrindularien artean bi bizikleta, erosketa bonuak eta Mugi txartelerako 20 euroko 60 karga zozkatuko dira.