DYAk, Azpeitiko Udalaren laguntzaz, lehen sorospen ikastaroa antolatu du urrirako. Ikastaro teoriko-praktiko izango da eta lehen sorospenetako oinarriak barneratuko dituzte parte hartzaileek (bihotz biriken suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak...). Saio teorikoak eta prak-tikoak tartekatuz garatuko da egitaraua.
Ikastaroa Basazabal Jauregiaren 2. solairuan eskainiko da urriaren 23tik 27ra, 18.00etatik 20.00etara. Saioen hizkuntza euskara izango da. Prezioa, 60 euro, baina ikastaroaren %90era baino gehiagoko asistentzia duten Azpeitian erroldatutako ikasle eta langabetuei matrikula itzuliko zaie.