Igandean, hilaren 24an, Adinekoen Eguna ospatuko da Idiazabalen. Idiazabalgo Adinetxe Jubilatu Elkarteak eta Udalak hainbat ekintza antolatu dituzte; meza izango da burutuko den lehena. 13.00etan hasiko da. Ondoren, eguna hilezkor bihurtzeko, taldeko argazki bat aterako da elizako atarian. Gainera, Axari Dantza Taldeak aurreskua dantzatuko du bertaratutakoentzat.

14.30ean, berriz, bazkariaren txanda izango da, eta azkenik dantzaldiarena. Kiroldegian gauzatuko dira bi jarduera hauek.

Bazkariko tiketak Adinetxen eskuragarri daude, 10 euroko prezioan.