Gaur Euskal Jaia egingo dute gaur Urretxun Santa Anastasia jaien barruan. 10.00etan, Lizarriturri txistulari taldeak, Uxue Kerejeta eta Andoni Oruesagasti trikitilariek eta Iratzarri taldeko dultzaineroek diana joko dute. Ondoren, 11.00etan, artisauen azoka irekiko dute Gernikako Arbola plazan.

Eguerdirako ekitaldi mordoxka antolatu dute: 12.00etan erromeria egingo dute Patxi Perezekin eta erraldoiek kalejira egingo dute, 12.30ean Goiargi abesbatzak kantu poteoa egingo du Areizaga kalearen inguruan eta 13.00etan Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldeak kantu saioa egingo du Iparragirre kalean.

17.30ean karrozen ibilaldia hasiko da. Aurten 10 kuadrillek parte hartuko dute. Beraiekin batera, Azpeitiko Zanpantzar taldea, Tolosako eta Urretxuko dultzaineroak, Bergara, Legazpi, Ordizia eta Urretxuko erraldoiak, Lizarriturri txistulari taldea, Lurra eta Irrintzi dantza taldeak, musika eskolako musikariak eta trikitilariak arituko dira.

19.00ean Zuhaitzaren Soinua taldeko txalapartariek Gernikako Arbola plazan joko dute. Karrozak 19.15ean helduko dira plazara. Ondoren, epaimahaiak erabakia ezagu-tzera eman du eta saria banatuko da. Bukatzeko, 23.30ean euskararen aldeko kandela piztea egingo da eta ondoren Lisker erromeria taldeak joko du.

Astelehenean Kuadrillen Eguna ospatuko dute. 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara haurrentzako parkea egongo da Belaustegi plazan. 12.00etan haurrek moto eta patinete lasterketak egingo dituzte toki berean. Ordu berean, zezen puzgarriarekin eta gurditxoarekin jolasak eta entzierroa egingo dituzte Gernikako Arbola plazan. 12.30ean Trapalata txarangak joko du eta 13.00etan sokatira txapelketako izen-ematea irekiko da Ederrena pilotalekuan.

Txapelketa Gernikako Arbola plazan jokatuko dute herri bazkariaren ondoren: 17.30ean. 19.30ean Artistas del Gremio txarangak kaleak girotuko ditu, 20.00etan herritarrek Iparragirre Balerdi musika bandarekin dantzatuko dute eta 21.30ean kantu afaria egingo dute. Aurten, antolatzaileek Xabi Solano gonbidatu dute.