Asteburu honetan, bihartik igandera arte, Pasaiako Pablo Enea auzoak bere Mendi Jaiak ospatuko ditu.

Bihar 19.00etan txupinazoa botako da eta afari autogestionatua, dantza erakustaldia eta berbena egongo dira.

Larunbat goizean apar festa eta jokoak izango dira. Arratsaldean pugarriak eta jokoak ere antolatu dira eta mus txapelketa jokatuko da. Eguna berbenarekin amaituko da.

Igandean haurrentzako jolasak, toka txapelketa, patata-tortilla lehiaketa, herri bazkaria eta txokolate jatea egongo dira.

Egunero buruhandiak eta txistulariak aterako dira.