Zubiko piboteak kentzen hasi dira Orion
Lanen iraupena hiru aste ingurukoa izango da eta ez dute eraginik izango ibilgailuen zirkulazioan
Orioko udal-brigadekoak hainbat lan egiten ari dira N634 errepideko zubian: batetik, espaloietako piboteak kenduko dituzte eta, bestetik, zubiko argiztapenari lotutako arketak jarri. Beti bermatuko da oinezkoen pasabidea eta lanek ez dute eraginik izango ibilgailuen zirkulazioan. Guztira, lanen iraupena hiru aste ingurukoa izango da.
Oinezkoen pasabidea berma- tzeko bi fasetan egingo dira lanak: aurrena, ezkerreko espaloikoak egingo dira (Arraunetxearen aldekoak) eta hori bukatutakoan tren geltokira doan espaloikoak egingo dira.
Oinezkoen eta ibilgailuen segurtasunagatik jarri ziren baina, zubiko espaloietako piboteek kexa ugari eragin dituzte azken urteetan.
Horregatik, oinezkoen pasaera errazteko, kendu egingo ditu udal-brigadak. Gainera, hainbat arketa jarriko dituzte Gabonetan eta ospakizun berezietan zubia dekoratzeko erabiltzen diren argien instalazioa errazteko.
Temas
Más en Bertan
-
PSE-EE de Zumarraga acusa a EH Bildu de hacer una oposición que no es "ni útil, ni honesta, ni trabajadora"
-
De Eskoriatza a Europa: Atama se lanza a conquistar el podio
-
Casa Cacao Monteverde, el nuevo templo del chocolate en Irun
-
Andoain aprueba un incremento del 2,8% en impuestos y tasas por unanimidad