Dagoeneko zabalik da Oiartzungo HELTAko ikastaroetako izen-ematea. Aurrematrikula online egiteko aukera egongo da, www.helta.eus webgunean irailaren 10era arte. Aurrez aurre egin nahi dutenen-tzat ere aukera dago, baina ostiralera arte, Karaez kaleko lokalean (10.00etatik 12.00etara eta 17.00etatik 19.00etara).

Aukera zabala prestatu dute 2023-2024 ikasturterako: guztira 21 ikastaro. Ohikoak izaten diren tailerrez gain, bi berrikun-tza txertatu dituzte aurtengo ikasturterako: Hipopresiboak eta Emakume izatea gaurko gizartean. Ikastaroen zerrenda, egutegia eta prezioak udal webgunean ikus daitezke (oiartzun.eus).

Ikasle kopurua mugatua denez, talderen batean jende gehiegi apuntatuko balitz Oiartzunen erroldatutakoek eta 55 urtetik gorakoek izango dute lehentasuna. Iraila erdialdera argitaratuko dituzte ikastaroetan onartutakoen zerrendak.