Potzuaga Gainan etxebizitzak eraikitzeko lehen urratsa eman da
Esleipenaren izen-emateko epea irailaren 15era arte izango da eta Udalak 65.000 euroko aurrekontua aurkeztu du
Getariako Udalaren legealdi honetako helburu bat herritarrak Getarian bizitzeko aukerak ematea eta baldintzak hobetzea da. Getariako Udalak Potzuaga Gaina eremuan etxebizitzak eraikitzeko lehen urratsa eman du; 2008ko Getariako Arau Subsidiarioei aldaketa puntuala egiteko esleipena martxan jartzea, hain zuzen ere.
Arau Subsidioarioa herriko lurzoruaren antolaketarako tresna bat da eta honen bidez lurzoruaren erabilera definitzen da epe luzera.
Potzuaga Gaina etxebizitzak egiteko beharrezkoa da lurzoru horren erabilera plana aldatzea. Datozen urteetan herritarrek Getarian bizitzen jarraitzeko eraiki beharreko etxebizitza finkatuko du, babes publikoko etxebizitzen kopuru handia sustatuz.
Horrez gain, aldaketak eremuaren garapenari dagozkion ekipamenduak eta espazio libreak antolatu beharko ditu, irisgarritasun baldintzak ezarri, mugikortasunaren arloko hobekuntzak proposatu eta hiri-lurzoruaren eta lurzoru urbanizaezinaren arteko trantsizio eremuak definitu.
Hori guztia aurrera ateratzeko esleipenaren izen-emateko epea irailaren 15era arte irekita egongo da eta irabazleak 22 hilabeteko epea izango du azterlana egin, parte-hartzea sustatu eta dokumentazioa idatzi eta aurkitzeko. Horretarako Getariako Udalak 65.000 euroko aurrekontua aurkeztu du.