Ion Izagirre txirrindulariari ongi-etorria egingo diote bere herrian, Ormaiztegin. Izan ere, Izagirrek aurtengo Frantziako Tourran parte hartu eta hamabigarren etapa irabazi zuen. Uztailaren 13an jokatu zen, ia 170 kilometroko etapa izan zen, ibilbide gorabeheratsuarekin, Roanne eta Belleville-en-Beaujolais artean.

Omenaldia arratsaldeko 19.00etan hasiko da, Udaletxean. Ormaiztegiko Udalak herritar guztiak inguratzera gonbidatzen ditu.

Ion Izagirre txirrindulari profesionala da 2009az geroztik. Anaia, Gorka, txirrindularia da ere. Aita, Jose Ramón, ziklokroslari ohia du.