Andoaingo gobernu taldeak, Andoni Álvarez alkatea buru duela, aste honetan auzoetako bisitekin jarraituko du. Gaur agintariak Buruntzan izango dira auzoaren beharrak eta auzotarren kezkak bertertatik bertara ezagutzeko eta gauza bera egingo dute ostiralean Etxebarrietan.

Abuztuaren geldialdiaren ondoren, bisitak irailean berreskuratuko dira.

Hauteskundeetara eramandako programa jasotzen diren proposamenekin osatuko da. Datorren irailean emango dute ezagutara agintaldiko gobernu programa.