Yon Oñatibia kalea berritzeko lanak, martxan
Bidea oinezkoentzat izango da, Oiartzungo Udalak esku-hartzea irailean bukatzen duenean
Doneztebe plaza eta Landetxe lotzen dituen Yon Oñatibia kalea eraldatzeko proiektua abian du Oiartzungo Udalak. Bi toki hauen arteko lotura indartu eta hobetu nahi du, oinezkoen joan-etorria errazteko.
Izan ere, oinezkoentzat izango da aurrerantzean bidea. Xorrola eta taxiak bakarrik pasako dira bertatik eta hor izango dute geltokia.
Bide guztia berritzeko lanak martxan daude. Espaloiak aldatu eta errepidearen kota berean egingo dira. Lorategian ere konponketak egingo dira: eserlekuak berritu, paretak txukundu eta barandak jarriko dira.
270.900 euroko aurrekontua du proiektuak eta irailerako amaituta egongo da.
Bestalde, mantentze lanak egin ditu Udalak Euskal Herria plazako aparkalekuan. Bertako argiak berritu dira eta plazako haur parke inguruko dilatazio juntak ere aldatu dira, filtrazioak eta itoteak ekiditeko.
Temas
Más en Bertan
-
Trabajo en 'auzolan' para iniciar a las excavaciones en el poblado de la Edad de Hierro de Munoaundi
-
"Queremos unir fuerzas, compartir recursos y poner en marcha una organización más cohesionada"
-
Illunbe: la única trainera de mujeres veteranas del Cantábrico
-
El renovado patio de la Ikastola Izarraizpe de Azpeitia empieza a tomar forma