Bainua debekatuta dago Zarauzko hondartzan gutxienez arratsaldeko 18:30arte, marmoka batek igerilari bat ziztatu duelako. Zarauzko udalak informazioa jakinarazi duenean, bainua debekatzeko neurria ezarri du.

Ez da lehenengo aldia Urolako kostan marmoka batek pertsona bat ziztatu duela. Pasa den igandean Zumaiako hondartzan hamar urteko gazte bat artatua izan zen, marmoka batek ziztada batengatik. Getariako bi hondartzetan bandera gorria ipini zen pasa den ostegunean, marmokak ikusi zirelako uretan.

Ez da uda lasaia izaten ari bainua lasai hartu nahi dutenentzat, izan ere oso ohikoa bihurtzen ari da marmokak ikustea kantauriar itsasoan. Adi egon beharko dute bainu-hartzaileek, uretara sartzerakoan.