Amezketako Arritzagako inguruak ezagutzeko aukera izango da bihar
Luis Mari Zalduak Arritzagako inguruetan ibilaldia gidatuko du bihar goizeko 9.30etatik aurrera
Amezketako Arritzagako kultur paisaiak ezagutzeko aukera izango da bihar goizean Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean prestatu duten ibilaldi gidatuan. Irteerarako 9.30etan dute hitzordua. Amezketako Bera- tzeagako aparkalekutik abiatuko da taldea ordu honetan, eta leku berera 13.30etan iristea da asmoa. Antolakuntza taldeko kideek adierazi dutenez, ibilaldi gidatuan 14 urtetik gorakoek soilik parte hartu dezakete, irteeraren zailtasuna dela eta.
Mendi ibilaldiak egiteko oinetako aproposak emateaz gain, makila, ura eta hamaiketakoa eramatea gomendatu dute antolatzaileek. “Ibilbidearen lehenbiziko zatia, Minetako bidea esaten zaiona, ez da bereziki atsegina ibiltzeko, zehazki, oinentzako. Lehen hiru kilometroak maldan gora dira eta hauspoa berotu egiten da” baieztatu dute. Hala ere, “merezi du; ez izan zalantzarik. Esaera zaharrak dioen moduan, non gogoa, han zangoa” azpimarratu nahi izan dute.
Luis Mari Zaldua Etxabe izango da ibilaldiko gidaria eta begien bistan izango dena hobeto ulertzen lagunduko duten azalpenak emango ditu. Geologia zein historia arloak landuko dira ibilaldian.
Bukatzeko, helburua “Aralar parkeko inguru zoragarriez gozatzea” izango dela esan du.
Temas
Más en Bertan
-
Hernani ha ejecutado el 38,5% del plan de Gobierno
-
Los vecinos del barrio Arriaga de Elgoibar ya pueden atravesar con seguridad la N-634
-
Liburutegia Denontzat celebra el fin de la "discriminación" de los niños en la biblioteca municipal de Deba
-
El festival de pelota del 1 de julio traerá a pelotaris de primer nivel a Irun