Bi-Tartean merkatari elkarteak antolatuta, Aukeren Azoka egin zuten atzo Urretxun eta Zumarragan,. Merkatari batzuk beraien produktuak Zumarragako plazara eraman zituzten eta beste batzuk denda aurrean jarri zituzten. Plazan 15 merkatari egon ziren eta beste 23 merkatarik produktuak denda aurrera atera zituzten.
Zumarragako azokan Aitxu, Alex Kirolak, Aspace, Bidegorri, Enrique Gorostegi, Ezpeleta, Josune Janaridenda, Kuttun, Kux kux, Marai&NkN, Mentxu y Yone, Naif, Opticalia Urretxu, Stylo, eta Titare egon ziren.
Produktuak denda aurrera atera zituztenak, berriz, Agurtzane dekorazioa, Amane, Aitxu, Apalategi, Argiki, Arku, Baby, Bidegorri, Doss, Urdangarin burdindegia, Inaxio, Intersport, Ormazabal bitxidenda, Julita mertzeria, Laskurain, AM mertzeria, Arzuaga altzariak, Natalietta, Oskarbi, Otxaran, Santa Cruz margoak, Quo eta Urbe jantzi-denda izan ziren.
Saltoki batzuk beherapenak eskaini zituzten eta beste batzuk produktu eta zerbitzu bereziak.
Beti bezala, merkatariek elkarlana bultzatu zuten. Oraingo honetan, Aspacerekin, Urretxuko eta Zumarragako jubilatu etxeekin eta Herri Kirol Elkartearekin.
Gainera hainbat ekintza antolatu zituzten. Musikak giroa alaitu zuen egun guztian zehar eta Aspaceko kideek saskigintza tailerra eskaini zuten. Saski handi bat egin zuten eta ondoren parte hartzaileen artean zozkatu zuten.
Horretaz gain, goizean toka txapelketa egin zuten Urretxuko eta Zumarragako jubilatu etxeekin elkarlanean. Urretxu eta Zumarragako merkatarien artean dagoen giro onaren adierazle, eguerdian merkatari batzuk bertan bazkaldu zuten, elkarrekin.
Arratsaldean food truck-ak egon ziren eta bertaratu ziren guztiek herri kirolak gertutik ezagutzeko aukera eduki zuten. Bukatzeko, arratsaldeko azken orduan zunba disko festa egin zuten.
Horretaz guztiaz gain, azokan parte hartu zuten merkatariek txartelak banatu zituzten erosketak egin zituzten bezeroen artean, foodtruck-etan trukatu zitzaten. Euren saltokietan parte hartu zuten merkatariek, berriz, erosketa baleak zozkatu zituzten. Erosketak eta aisia uztartzeko aukera egon zen, herritarrek aukera onak aurkitu zituzten eta produktu eta zerbitzu bereziak ezagutu ahal izan zituzten eta kalean giro ona sortu zen.