Zumaiako Algorriko ibilbidean hezitzaile bat egongo da uztailean eta abuztuan, Paisaia Natura Babestua sustatzeko asmoarekin. Ardura hau hartuko duten hezitzaileen lana bisitariei biotopoaren segurtasun eta kontserbazio arauak betetzeko informazioa ematea izango da.
Zehazki uztaileko asteburu eta jaiegunetan eta abuztuan zehar, hilaren 1etik 20ra bitartean egunero egongo da hezitzaile bat Algorriko ibilbidean. 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 19.00etara egingo dituzte txandak, eta Geoparkeko txartelarekin egongo dira identifikatuta.
BAlorazio ona
Aste Santuetako oporretan egin zuen Geoparkeak lehenengo proba eta balorazioa positiboa izan zen. Horregatik jarraituko dute uda honetan ere ekimenarekin.