Pump track festa egingo dute gaur arratsaldean Urretxun
Bertaratzen direnek pump track pistan ibiltzen ikasiko dute eta guztiei jana eta edana emango diete
Urretxuko Udalak pump track festa antolatu zuen joan zen ostegunerako, baina dena prest zela ekaitza bota zuen, eta Hegoi Ado adituak astebete atzeratzea proposatu zuen. Hala, gaur egingo da, plan berarekin. 18.00etatik 20.00etara bitartean izango da, Matxinportako bizikleta eta patinete zirkuituan.
Ado mendiko txirrindulari ohiaren lan taldeak gidatuko du saioa. Talde hori sei adituk osatzen dute. Bizikletan, patinetan, skatean eta scooterrean trebatzeko eta goza- tzeko aukera izango dute bertara- tzen direnek. Horiez gain, bideogile bat eta dinamizatzaile bat ere izango dira Adoren lan taldean. Jaia musikaz eta janaz eta edanaz girotuta egongo da. Festa giroan, alegia.
Gaurko ekitaldia Piztu Gazte mahaiko kideek apirileko saioan proposatutako ekintza da. Adok pump trackaz gozatzeko gakoak azaldu zizkien mahaiko kideei eta azalpen horiek Piztu Gazteren Instagramen zabaldu zituzten bideo laburretan.
Gaurko ekintza udako programazioaren barne antolatu dute. Antolakuntza lanak errazteko, pump track festan izena eman beharra izango da. Aurrez, labur.eus/jcX3e helbidean eman daiteke izena. Dena den, egunean bertan ere izango da izena emateko aukera.
Temas
Más en Bertan
-
Martxan da ‘Gazteak On–Elikadura Erronka’ lehiaketaren bozketa fasea
-
PNV de Zumarraga recuerda que Gobierno Vasco y SPRI han sido claves en la implantación de la empresa Metal 78
-
Cierre parcial de la playa de Deba los días 6, 7 y 8 de mayo por trabajos de nivelación del arenal
-
Astigarraga utilizará los cuatro pisos de la casa cural con fines sociales