Azkoitia: 33 talde eta 300 lagun lehiatu dira Tta-kun AFE Txapelketan
33 talde eta 300 lagun (229 gizon eta 71 emakume) lehiatu dira aurten Tta-kun AFEk antolatzen duten txapelketan. Lehenengo partidak ekainak 22an jokatu ziren. Tta-kun AFE Zaleen areto futboleko txapelketan ondo pasatzea irabaztea bezain garrantzitsua da. Argi dute hori aurtengo txapelketan izena eman duten talde guztiek. Ondorengo astetan sekulako giroa izan da jokatu diren partiduetan baina orain gauzak serio jarri dira. Txapelketa fase erabakigarrian sartu da eta ostiralean ezagutuko dugu zein bi taldeek jokatuko duten larunbateko finala.
Finala Tta-kun areto futbol taldeak antolatu duen Beltzen Egunaren II. Jaiaren egitarauaren barruan koka-tzen da. Afizioak hautatu duen taldeen arteko finalarekin hasiko da egitaraua Elkargunean goizeko 10.00etan. Irabazleak Afizioaren saria lortuko du. 10.45ean, berriz, Tta-kun AFE Zaleen Txapelketaren final nagusia jokatuko da kantxa berean. Lehia eta harmailetan egongo den jendea animatzeko Romerinho DJaren musikarekin goza-tzeko aukera egongo da.
Finalaren ostean, jaia nagusituko da. 12.00etan triki-bertso poteoa hasiko da Naia Arrizabalaga eta Jon Gurrutxagaren eskutik. Ondoren, mahaiaren inguruan jartzeko ordua helduko da. 14.30ean, bazkaria egingo dute txapelketan parte hartu duten taldeetako jokalari eta tekniko guztiek Berdura Plazan. Bazkalostean, areto futbol txapelketaren sari banaketa ekitaldia egingo dute Plazaberrin. Jai giroari jarraipena emateko, musika eta jolasak plazan 16.30etik 19.30era bitartean Albi, EE Arolur eta Murxi DJekin. Ondoren, Elektrotxorongo elektrotxarangaren txanda izango da.
Beltzen Eguna denez, larunbatean kamiseta beltzekin edo Tta-kun taldearen elastikoarekin kalera irte-tzea eskatu dute antolatzaileek.
Temas
Más en Bertan
-
Martxan da ‘Gazteak On–Elikadura Erronka’ lehiaketaren bozketa fasea
-
PNV de Zumarraga recuerda que Gobierno Vasco y SPRI han sido claves en la implantación de la empresa Metal 78
-
Cierre parcial de la playa de Deba los días 6, 7 y 8 de mayo por trabajos de nivelación del arenal
-
Astigarraga utilizará los cuatro pisos de la casa cural con fines sociales