Andoaingo Gobernu berria uztailean eta irailean herriko auzoak bisitatuko ditu bizilagunen arazoak eta kezkak gertutik jasotzeko xedearekin. Guztira bederatzi bisita programatu dituzte.
Erronda bihar hasiko da Karrikan. Uztailaren 19an, Zumean eta erdigunean; 21ean, Bazkardon; 26an, Buruntzan eta 28an, Etxebarrietan izango dira agintariak, alkatea, Andoni Álvarez, buru dela.
Irailean La Salle etorbidea eta inguruak, Kaletxiki, Sorabilla eta Goibururen txanda izango da.
“Auzotarrak gonbidatzen ditugu, dagokion bisita eguna egoki-tzen denean, alkate eta udal Gobernuko kideengana hurbiltzera euren iradokizunak egitera”, animatu dute.
Izan ere, “gobernu programa sendo batekin aurkeztu zen hauteskundeetara talde berria; asmo eta ideia argiak ditu, baina horiek osatze aldera, ezinbesteko ikusten du auzoetara joan eta horiek osagarritzea”, esan dute.