Ibarrako Udalak jakinarazi duenez, 2022-2023 ikasturtean Kukumiku haur eskolan matrikulatutako haurren matrikulazio-gastuari aurre egiteko dirulaguntza eskaera epea luzatu dute irailaren 30era arte. Udalak adierazi nahi izan duenez, “pasa den ikasturteko matrikulazio gastuei aurre egiten lagundu nahi” dute. “Familien egoera ezberdinak ulertu eta laguntza ematea” ere da asmoa.

Onuradunek bete beharreko baldintzak ere azaldu dituzte. Izan ere, laguntzak eskatu ahal izateko Kukumiku haur eskolan matrikulatutako haurraren guraso edo tutore izan behar dela adierazi dute. Gainera, Ibarran erroldatuta izatea edo egoitza soziala Ibarran duen enpresa bateko langilea izatea ezinbestekoa da.

Eskaerak Internet bidez edo Udalean bertan aurkeztu daitezke astelehenetik ostiralera.